Hassan Oubaddi eta Elena Loyo izan dira azkarrenak Josetxo Imaz Memorialean
Hassan Oubaddi izan da azkarrena XVII. Josetxo Imaz Memorialean. Gainera probako errekor berria ezarri du, hogeita zortzi minutu eta berrogei segundoko denborarekin. Bere atzetik heldu dira Chakir Lachgar eta Ander Sagarzazu. Bosgarren postuan geratu den Alexander Oiarbide ordiziarra izan da lehen goierritarra. Emakumezkoetan berriz, Elena Loyok irabazi du, honen ostean iritsi dira Samira Ahbouche eta Maite Arraiza Lazkaotarra. Helduen lasterketan 450 korrikalari inguruk hartu dute parte; hauen aurretik haurren lasterketa egin dute, eta hau ere jendetsua izan da.