Ekitaldiz asetua hartu du Lazkaok
Basherri egunean azienda ugari eta baserriko ekoizpenak erakutsi dituzte, plazan. Juan Joxe Garini lanabesak biltzen egin duen lana eskertu dio udalak. Asteburu betea, San Migel aurrean.Seigarren urtez, Laz-kaoko nekazaritzaren erakusgarri izan da Bash...
Basherri egunean azienda ugari eta baserriko ekoizpenak erakutsi dituzte, plazan. Juan Joxe Garini lanabesak biltzen egin duen lana eskertu dio udalak. Asteburu betea, San Migel aurrean.
Seigarren urtez, Laz-kaoko nekazaritzaren erakusgarri izan da Basherri Eguna. Herenegun, plazara eraman zituzten baserrietan hazten dituzten aziendak. Haragitarako txekorrak, behiak, behorrak, txerriak eta ardiak; ahateak eta oiloak. Nekazariek postuak ipini zituzten, baratzean daukatena saltzeko, ekoizten dutena eskain- tzeko. Ekuadortik ekarritako hazietatik ernetako arto-landare erraldoiak ere bai, lau-bat metro altukoak.Salerosketak eta festa-giroa uztartu dira. Ikastolako ikasleek prestatu eta saldu dituzte pintxoak aurten, Iker Markinez sukaldariaren faltan. Genero guztia agortu zaie. Truke-bidaietarako erabiliko dute dirua. Zozketatutako bi saskien jabeak ere berehala agertu ziren.
Juan Joxe Garini aitortza
Frontoian, Enparandegi baserrikoek erakusketa ikusgarria zuten. Juan Joxe Garinek bere eskuz egindako lanabesak, eskalan: karramarroa, alperra, idi parea gurdira lotuta, garia garbitzeko makina… Udalak eskertu dio 2011tik egin duen lana. Julio Caro Barojaren Un estudio de tecnologia rural liburu-faksimila oparitu zion. «Gustura jaso dut aitortza, estimatzen da», zioen Garinek.
Asteburuak gehiago ere eman du. Jundajo txarangak 10. urteurrena ospatu zuen zapatuan. Dantza saio eta sagardo dastaketa, plaza bete festa izan zen.