Landa lurrak aztergai
Goierri garaiko herriek proiektu bat abian jarri dute, Gabiria eta Ormaiztegirekin batera. Baserria eta nekazaritza suspertzea da bere helburua. Bi aurkezpen eta lau lan-saio egingo dituzteGoimen landa garapen elkartearen gidaritzapean Ezkio, Gabiria, ...
Goierri garaiko herriek proiektu bat abian jarri dute, Gabiria eta Ormaiztegirekin batera. Baserria eta nekazaritza suspertzea da bere helburua. Bi aurkezpen eta lau lan-saio egingo dituzte
Goimen landa garapen elkartearen gidaritzapean Ezkio, Gabiria, Itsaso, Legazpi, Ormaiztegi, Urretxu eta Zumarragako udalek landa lurren lanketa komun bat gauzatu bidean daude. Gipuzkoako Foru Aldundiak ekimena babestu du. Bihar eta etzi orain arte egindakoa nahiz egiten ari direna aurkeztuko dute eta urri hasieran herriz herri saioak egingo dituzte herritarren iritziak jasotzeko.Iaz lana abiatu zuten Goierri garaiko landa lurren diagnostikoa lanarekin. Lan tekniko horren atzetik dator oraingo ekimena, hain zuzen, landa lana burutzea eta bertako eragileek esateko dutena entzutea.
Jardunaldietan landa lurren inguruko hausnarketa egiteko asmoa daukate. Izan ere, Goimenetik diotenez, «urte gutxiren buruan bailaran beraien ahalmen eta aukeren azpitik erabiliko diren lur kopuru esanguratsua izatea aurreikusten da». Egoerari erantzun bat eman behar zaiola iritzita, eragileekin partekatu nahi dituzten galdera ugari eramango dituzte herritarrekin bertatik bertara egingo dituzten saioetara.