Lazkaoko Udalak osoko bilkura egingo du gaur iluntzean
LAZKAO // Irailari dagokion ohiko osoko bilkura gaur 19:00etan egingo du Lazkaoko Udalbatzak, udaletxean. Arau Subsidiarioen lehen aldaketa behin-behinean onartuko dute, eta Katalunian izango den galdeketaren inguruko adierazpena ere onetsiko dute.