Marka hauste berria
Hassan Oubaddirena izan da gizonezkoen artean denborarik onena, aurretik ezarritako marka hautsiz. Elena Loyo arabarrak laugarren aldiz eraman du Josetxo Imaz probako txapelaMarka guztiak hautsi zituen igandean Hassan Oubbadi marokoarrak, Josetxo Imaze...
Hassan Oubaddirena izan da gizonezkoen artean denborarik onena, aurretik ezarritako marka hautsiz. Elena Loyo arabarrak laugarren aldiz eraman du Josetxo Imaz probako txapela
Marka guztiak hautsi zituen igandean Hassan Oubbadi marokoarrak, Josetxo Imazen omenezko lasterketa herrikoian, Ordizian. 28:40ko denbora behar izan zuen 10 kilometroko ibilbidea bukatzeko. Emakumezkoen artean, Elena Loyo arabarra izan zen azkarrena helmugan, 37:18 denborarekin.2015. urtean Anuar Babatek lortutako denbora (29:10) hobetu du Oubbadik. Urte hartan, bigarren egin zuen (29:12). Josetxo Imaz lasterketa ez da berria Oubaddirentzat; joan den urteko proban eta 2014koan ere berak eraman zuen txapela.
Igandean, lasterketa bikaina egin zuen eta baita errekor berria ezartzea lortu ere. A tzetik heldu ziren Chakir Lachgar (31:10) eta Ander Sagarzazu (31:35). Bosgarren postuan geratu zen Alexander Oiarbide ordiziarra izan zen lehen goierritarra helmugan.
Emakumezkoetan berriz, Elena Loyok irabazi zuen. Josetxo Imaz lasterketa irabazten duen laugarren aldia da. Loyoren os-tean iritsi ziren Samira Ahbouche (38:27) eta Maite Arraiza (38:48) lazkaotarra.
Orain dela 17 urte antolatu zuen lehenengo aldiz Txindoki Atletismo Taldeak Josetxo Imaz lasterketa herrikoia eta «pozik» agertu dira «egunak emandakoarekin». Aurtengoan parte hartzeak behera egin badu ere, 388 pertsona, «guztia oso ongi» atera zela nabarmendu dute.