Udal Euskaltegian hasi dira eskolak baina izena eman daiteke oraindik
Legazpiko Udal Euskaltegian hasi da jada ikasturtea. Hala ere, euskaltegitik jakitera eman nahi dute oraindik izena emateko aukera dagoela.Izan ere, ikasturtea hasi duten zenbait taldetan tokia dago eta ikasleak hartzeko prest daude; esate baterako, eu...
Izan ere, ikasturtea hasi duten zenbait taldetan tokia dago eta ikasleak hartzeko prest daude; esate baterako, euskara hasieratik ikasi nahi duten ikasleentzat.
Euskaltegian eskaintzen diren eskolei buruzko informazio gehiago jasotzeko Nafarroa kalean duen egoitzara jo daiteke edota 943 73 11 67 telefonora deitu. Ikasturte berriari buruzko infomazio gehiago lortzeko beste bidea euskaltegia@legazpi.eus helbide elektronikora idaztea da eta ahal bezain pronto erantzungo dute.