Goierri Urola Shoronji Kempo Eskolako zortzi kide Zipreko Limassol hirira joango dira larunbatean astebeterako, International Kempo Association (IKA) erakundeak antolatutako na-zioarte mailako jardunaldietan parte hartzera.Hainbat herrialdetako 20 bat ...
Goierri Urola Shoronji Kempo Eskolako zortzi kide Zipreko Limassol hirira joango dira larunbatean astebeterako, International Kempo Association (IKA) erakundeak antolatutako na-zioarte mailako jardunaldietan parte hartzera.
Hainbat herrialdetako 20 bat kirolari elkartuko dira bertan hiru japoniar maisuen sheijo teknikei buruzko eskolak jasotzeko. Alvaro Calvok adierazi duenez, «gutxi batzuk izango dugu bertan parte hartzeko pribilegioa». Gutxienez gerriko beltza edukitzea beharrezkoa dute parte hartzaileek.
Sheijo teknikak ikasiko dituzte bertan, gorputza bere onera ekartzeko metodoak alegia, eskuen bidez egindako masajeak, manipulazioak eta presioak erabiliz. Metodo horren helburua gorputzaren oreka bilatzea da. Sistema terapeutiko bat baino gehiago, nekea arintzeko, baldintza fisikoak mantentzeko eta osasunari eusteko metodoa da.
Goierritarrak gogotsu eta ilusioarekin doaz Ziprera, «han eguraldi ona izango dugu behintzat». Astebeteko jardunaldian lan gogorra egin beharko badute ere, turismo pixka bat egiteko aukera izango dutela uste dute.