Olaberriko udal liburutegia zabaldu dute, kanpainarekin
OLABERRIA // Astelehenean ireki zuten Olaberriko liburutegia. Astean behin, egun horretan, 15:30etik 19:00etara emango du zuzeneko zerbitzua aurrerantzean. Beste egunetan, modu autonomoan erabili ahalko da. Eskaerak telefonoz ere egin daitezke (943 16 ...
OLABERRIA // Astelehenean ireki zuten Olaberriko liburutegia. Astean behin, egun horretan, 15:30etik 19:00etara emango du zuzeneko zerbitzua aurrerantzean. Beste egunetan, modu autonomoan erabili ahalko da. Eskaerak telefonoz ere egin daitezke (943 16 40 84, 681 175 113). Urrian, mailegu bakoitzeko gozoki bat oparituko diete erabiltzaileei. Astelehenean 18:30ean, berriz, bilera antolatu dute herritarrekin, beharrak, iritziak eta nahiak jasotzeko.