Santamaria eta Frutos izan dira azkarrenak Arriarango proban
Errelebo proban Iban Sanjuanek eta Auritz Mendizabalek egin dute denborarik onena. Guztira 79 lagunek parte hartu dute Arriarango Mendi DuatloianParte-hartze kopuru politarekin osatu dute aurten Arriarango Mendi Duatloia. 79 lagunek parte hartu dute gu...
Errelebo proban Iban Sanjuanek eta Auritz Mendizabalek egin dute denborarik onena. Guztira 79 lagunek parte hartu dute Arriarango Mendi Duatloian
Parte-hartze kopuru politarekin osatu dute aurten Arriarango Mendi Duatloia. 79 lagunek parte hartu dute guztira; 51 banakako proban aritu dira, eta gainontzeko 28ak bikoteka, aurten aurrenekoz egin duten errelebo proban.Alain Santamaria errioxarra eta Zuriñe Frutos arabarra izan dira banakako probako onenak. Santamariak 1:20:30eko denbora behar izan zuen zirkuitoa osatzeko; lau segundo eskasera sartu zen helmugan Aitor Perez Arrieta zegamarra. Beste txirrindulari ohi batek, Iñaki Isasi arabarrak osatu zuen podiuma.
Emakumezkoetan, aldiz, tarte handiagoa atera zion Zuriñe Frutosek bigarren sailkatuari; Laura Perez hamaika minutuko tartearekin iritsi zen; podiuma Nekane Praderak osatu zuen.
Bikotekako errelebo proban, berriz, Iban Sanjuan eta Auritz Mendizabal izan dira azkarrenak. Parte-hartzaileek 6 kilometro korrika, 14 bizikletan eta beste bi korrika egin behar izan zituzten.