Donostiako musika eskolako orkestraren saioa Idiazabalen
Ordiziako Musika Eskolak antolatuta, kontzertu berezia izan zuten ekainean Idiazabalen. Donostiako Musika Eskolako Orkestra Sinfonikoa izan zuten gonbidatu, eta Enekoitz Martinezek gidatuta, saio ederra egin zuten San Migel elizan. Kontzertua ekainean egindakoa bada ere, bertan izan ez ginenok orain ikusi ahal izan ditugu irudiak, Ordiziako Musika Eskolaren youtubeko kanalean; beste hainbat emanalditako bideoak ere aurki daitezke bertan.