Lapikoak astindu dituzte Kataluniaren alde
Kataluniako herriarekiko elkartasuna adierazteko eguna izan zen atzokoa. Goizean, Goierriko hainbat lantegik greba deialdiarekin bat egin zuten. Iluntzean berriz, demokraziaren alde eta Espainiako indar polizialek erakutsitako jarrera salatzeko elkarretaratzeak egin zituzten udaletxe atarietan. Eta gauean, kazola hotsak entzun ziren hainbat herritan, lapiko jotzek deitu baitzituzten protesta gisa. Herri batzutan, Lluis Llach-e L’Estaca kantu ezaguna ere abestu zuten.