Igandean, jubilatuen eguna ospatuko dute Idiazabalen
IDIAZABAL // Igandean ospatuko dute Idiabazalgo jubilatuek beren urteko egun handia. Eguna, hildako lagunei meza eskainiaz hasiko dute. Segidan, taldeko argazkia aterako dute eta aurreskua dantzatuko diete. Olaberriko Arrieta jatetxera joango dira baz...
IDIAZABAL // Igandean ospatuko dute Idiabazalgo jubilatuek beren urteko egun handia. Eguna, hildako lagunei meza eskainiaz hasiko dute. Segidan, taldeko argazkia aterako dute eta aurreskua dantzatuko diete. Olaberriko Arrieta jatetxera joango dira bazkaltzera eta bertaratzen diren adin gehieneko bi pertsonei omenaldia egingo zaie. Dantzaldia ere izango dute Iñigo Etxenikeren eskutik. Autobus zerbitzua ere antolatu dute. 13:30ean joateko eta 19:00etan bueltatzeko.