Igandean jokatuko da lehengo eta oraingo txirrindulariak batuko dituen proba. 80 taldek eman dute izena eta horietako 16 profesional ohiek osatzen dute
Duela bi urte antolatu zuten lehenengo aldiz Ordizian Marino Lejarretaren omenezko klasikoa. Datorren igandean, hilaren 8an, hirugarrenez jokatuko d proba, Ordiziako Txapel Gorri elkarteak udalaren laguntzarekin antolatuta.
Hitzorduak bere tokia hartu du udalerriko udazkeneko agendan eta txirrindularitzaren za-leen artean ere, ekitaldi finkoa da dagoeneko. Lejarreta bera atzo Ordizian egindako aurkezpenean izan zen eta «oso pozik» agertu zen komunikabideen aurrean.
Igandean izango da proba eta aurreko urteetako parte hartzea gaindituko da. Lehenengoan 145 txirrindularik parte hartu zuten, iaz 335 izan ziren eta 404 txirrindulari dira aurtengoan izena eman dutenak. Bost pertsonako 80 talde izango dira guztira.
Parte hartuko dutenen zerrenda luzea da. Txirrindulari beteranoak, profesional ohiak, zikloturistak, enpresetako ordezkariak eta txirrindu zaleak dira oro har, partaideak, hala nola, Abraham Olano, Claudio Chiapucci, Alvaro Pino edota Joseba Beloki.
Erlojuaren aurkako lasterketa izango da igandean jokatuko den klasikoa. Lehenengo taldea 1:000etan aterako da eta 12:40ean azkena. Irteera gunean, uneoro egongo da bostekoren bat, bi minuturo irteteko prest.
Omenaldiak
Igandean omenaldietarako tartea ere egongo da; Claudio Chiapucci, Txomin Perurena eta Diario Vasco komunikabidea omenduko dituzte. Larunbatean, Barrena kultur etxean egingo den solasaldi batean parte hartuko dute Perurenak, Chiapuccik eta DVren izenean Benito Urraburuk, Lejarretarekin batera. Mahai ingurua Juan Maria Guajardo, Espainiako itzuliko ‘ahotsak’ gidatuko du.
80
Talde
Marino Lejarreta Klasikoan parte hartuko duen talde kopurua. Horien artean afizionatuen taldeak, enpresetakoak eta txirrindulari ohiek osatutakoak egongo dira.
Profesionalak. Txirrindulari profesional izandakoen 16 talde osatu dituzte. Horien artean daude Marino Lejarreta,?Jokin?Mujika, Claudio?Chiapucci, Abraham Olano, Joseba Beloki, Alvaro Pino, Alvaro?Gonzalez Galdeano, Allan?Davis, Chechu Rubiera, Roberto?Laiseka,?Aitor Garmendia edo Iñaki Maiora.
Ordutegia
Larunbata
· 18:30. Mahai-ingurua Barrenan: Marino?Lejarreta, Txomin?Perurena,?Claudio Chiapucci eta Benito Urraburu.
Igandea
· 08:00-11:00. Dortsal banaketa:
· Zikloturistak (08:00-09:00).
· Enpresak (09:00-10:00).
· Profesionak (10:00-11:00).
· 09:30-12:30. Taldeen aurkezpena Gudarien?etorbidean.
· 10:00. Lehen taldearen irteera.
· 14:00. Chiapucciri eta Perurenari omenaldia.
· 14:15. Sari banaketa.
· 14:30. Bazkaria pilotalekuan.