Zinema alternatiboaren zikloa bihar hasiko da Ormaiztegin
Aurreko martxoan egin zuten bezala, urrian ere zinema alternatiboaren zikloa martxan jarriko dute Ormaiztegin. Bihar hasiko dira emanaldiekin. Udaberrian egindako emanaldiak ez bezala, datozenak Zumalakarregi Museoko ikus-entzunezko gelan izango dira, ...
Bihar Lauren Cantet zuzendariaren Entre les murs (2008) filma emango dute. Auzo gatazkatsu bateko institutuan dago kokatuta historia, kultura eta jarreren talka azaleratuz.
Hurrengo zine emanaldia urriaren 20an izango da. Hany Abu-Assad zuzendari palestinarrak ondutako Omar (2013) filma emango dute. Palestinako egoera eszenatoki hartuta, Omar gaztearen bizipenak jasotzen ditu filmak, eguneroko lana, maitasuna eta borroka giroa erretratatuz.
Papusza poeta
Azken emanaldian, Louise Archambaut zuzendari kanadiarrak egindako Papusza (2013) filma emango dute. Polonian bere lana argitaratu zuen lehenengo olerkari ijitoa izan zen Bronislawa Wajs edo Papusza. Neskatoa zela ezkondu arazi zuten. Nazien izugarrikerietatik ihes egin behar izan zuen lehenengo eta ondoren, poloniar estatu komunistaren doktrinatik.