Gabiria Kopa txirrindularitza festa ez dute egingo
GABIRIA // Euskal txirrindularitzaren Gabiria Kopa bazkaria, omenaldia eta festatxoa ez dira egingo. Hala esan dute antolatzaileek Facebooken. 2015ean Txomin Perurena eta iaz Orbea nesken taldea omendu zituzten. Sailkapena egiten segiko dute.