'Hur Xenda' Idiazabalen
Muskildin sortutako ikuskizuna larunbatean izango da Zelaa kiroldegian. Ekitaldia lehenengoz emango dute Hego Euskal Herrian. Sarrerak aurrez eros daitezke Izpar dendan, 5 euroanMuskildin (Zuberoa) duela bi urte sortutako herri ikuskizuna da Hur Xenda....
Muskildin sortutako ikuskizuna larunbatean izango da Zelaa kiroldegian. Ekitaldia lehenengoz emango dute Hego Euskal Herrian. Sarrerak aurrez eros daitezke Izpar dendan, 5 euroan
Muskildin (Zuberoa) duela bi urte sortutako herri ikuskizuna da Hur Xenda. Herritar eta herriko kultur taldeen parte-hartzearekin, dantza eta kantu ikuskizun berri bat sortu zuten, herritarren arteko harremanak sendotu eta herri kohesioa nahiz eta kultur sorkuntza bultzatzeko. Bikote baten sentimenduak, harremanak eta buruhausteak dira ikuskizunaren haria.Desagertzear zeuden kantu zaharrak berreskuratu eta dantza koreografia berriak sortu zituzten Hur xenda ikuskizunerako. 7 eta 77 urte arteko 90 bat herritarrek parte hartu zuten bertan. Ekainaren 16 eta 17an egin zuten ikuskizuna Muskildiko paraje eder batean. Idiazabalgo herriak ere parte hartu zuen saio hartan, bertako txalapartariak, Axari Dantza Taldekoak eta hainbat herritar joan baitziren.
Bi herrien arteko senidetasun harreman horrek asteburuan izango du jarraipena, oraingoan Muskildiko herritarrak izango baitira Idiazabalera etorriko direnak. Datorren larunbatean, hilaren 14an, Idiazabalgo Zelaa kiroldegian egingo dute ikuskizuna, 21:00etan. Muskildin eta Mauleko Jai Alain urriaren 7an egindako saioen ondoren, Idiazabalgoa izango da muskildiarrek Hego Euskal Herrian egingo duten lehen eta azken saioa.
Sarrerak salgai
Hur Xenda ikuskizunerako sarrerak aurrez eros daitezke Idiazabalgo Izpar dendan, bost euroan. Egunean bertan ere jarriko dituzte salgai. Saioaren ondoren, afaria egingo dute kiroldegian bertan. Afariko txartelak ere salgai daude, 10 euroan.