Udaleko Nerabe Zerbitzuak hartzen dituen proiektuak aletu dituzte

Gazte-txokoaz gain, zerbitzua sare sozialetan jarduten da, baita kalera atera ere. 15 eta 18 urte bitarteko gazteek osatutako hiru talderekin lanean ari dira proiektu berezian

Legazpiko_Nerabe_zerbitzua

Gipuzkoako Foru Aldundiak Haur -txokoak eta Gazte-txokoak saretzeko izen bereko marka berria sortu du. Markaren harira Legazpiko Nerabe Zerbitzuaren inguruan lanean ari diren eragileek agerraldia egin dute bertako zerbitzuaren nondik norakoa azaldu eta, bide batez, gaztetxoak gonbidatzeko.

Eric Galvez hezkuntza eta gazteria zinegotziak Gipuzkoak halako 100 bat gune hartzen dituela azaldu du. Legazpikoa Gazte-txokoa da, hau da, haur-txokorik ez dago, baina datorren astean Legazpiko haurrei buruzko diagnostikoak emandako emaitzak aurkeztuko dituztela aurreratu dute.

Legazpin lau hezitzaile ari dira lanean. Nerabe Zerbitzuaren bitartez hainbat balio transmititu nahi dituztela adierazi du Isa Sanz udaleko gazteria teknikariak. Balio horien artean dago partaidetza: «Nerabeak protagonista dira eta zerbitzuan eratzen den ekintzen programa guztion proposamenekin egiten da». Zerbitzua anitza dela ere esan du, «topagune euskalduna da eta bakarrik nahiz kuadrillan etor daitezke». Hezitzaileak bidelagun dituzte gaztetxoek.

Josu Berraondo eta Alexia Martin dira zerbitzuan lanean ari diren lau hezitzaileetako bi. Biek ala biek zerbitzuaren nondik norakoak denboran aldaketa asko izan dituela esan dute. «Gizartea aldatzen den bezala aldatzen dira beharrak», zehaztu du Berraondok.

Gazte-txokoaz gain, zerbitzuak gaztetxoak dauden tokiak bilatzen ditu. Hori dela eta, astean zehar ordutegi berezietan sare sozialetan jarduten dira hezitzaileak. Kalera ere ateratzen dira, eta gazteak egoten diren tokietara joaten dira. Alexia Martinezen esanetan, haien lana «gazteekin harremanak lantzea da, prebentzio lanetan ere aritzen gara».

Nerabe Zerbitzuak adin tartea zabaldu zuen 2007an eta 18 urtera arteko gazteak hartzeko prestatu zen. Egun hiru talde dituzte eta bi astez behin elkartzen dira. Gazteen kezketatik abiatzen direla dio Berraondok: «kontsumoa, sexualitatea, ikasketak, matxismoa… Gizartearen egoeraz hitz egiten dugu gehienbat».

500

Gaztetxo legazpiar. 12 eta 18 urte arteko legazpiarrei beste horrenbeste gutun bidali dizkiete.

Helburua. Gaztetxo horiei nerabe zerbitzuaren barruko gazte txokora joateko gonbitea egin diete.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend