2018ko udal tasek eta zergek ez dute igoerarik izango
Ordenantza fiskalei lotuta udal gobernu taldeak 2018ko tasa eta zerga guztiak izozteko egindako proposamenak «inongo aldaketa proposamenik» ez duenez jaso, «bere horretan geratuko dira eta ez dute aldaketarik izango». Gauzak horrela, 2018ko ondasun...
Ordenantza fiskalei lotuta udal gobernu taldeak 2018ko tasa eta zerga guztiak izozteko egindako proposamenak «inongo aldaketa proposamenik» ez duenez jaso, «bere horretan geratuko dira eta ez dute aldaketarik izango». Gauzak horrela, 2018ko ondasun higiezinen zerga, jarduera ekonomikoen zerga edo eraikuntza, obren eta instala- kuntzen zergek ez dute igoerarik izango. Modu berean, ura, zaborrak edota lurzoruaren okupazioagatik ordaintzen diren tasek ere ez dute aldaketarik jasango, oro har.
Udal Gobernuaren esanetan, ez igotzearen arrazoiak bi dira: «diru sarrera eta gastuen arteko orekak igoerarik eskatzen ez zuelako, baina bereziki, udalaren presio fiskala baretu zelako. Horren oinarrian Madrilgo gobernuarekin EAJk kupoaren negoziaketan lortutako akordioa dago. Horri esker, Beasaingo Udalak ez du aurreikusitako 462.623 euroko kopurua itzuli behar izango».