Baserriko lana ikusgai Idiazabalen
Idiazabalgo baserritarrek egiten duten lana ikusteko aukera izan da goizean zehar, herriko ganadu erakusketarekin, bertan ekoitzitako produktuen azokarekin, lan tresnen erakustaldiarekin eta Olazagibel baserriko Amaia eta Agurtzane ahizpek gidatuta herria zeharkatu duen artaldearekin.
Baserritarren egunaren seigarren edizioaren osagaiak izan dira horiek guztiak, eguraldi onarekin, musikarekin, txekor haragiarekin eta herri kirol jaialdiarekin batera. Goizeko ekitaldien ondoren, bazkarian bildu dira herriko baserritarrak, 100 bat lagun, eta musikaz girotutako bazkalondoarekin itxi dute beren eguneko egitaraua.
Hona hemen goizeko ekitaldiekin osatutako argazki galeria eta bideoa