Euskal Herriak errepublika izan behar duela aldarrikatu dute, Hispanitatearen egunean

Goierriko Ta Oain Ze? ekimenak antolatuta, Agur Hispania eguna egin dute, gaur, urriak 12. Goizean hitzaldiak, asanblada eta bazkaria izan dira Lazkaon. Arratsaldean, 18:40an hasita, manifestazioan zeharkatu dituzte Ordiziako kaleak, ‘Agur 78 erregimena. Agur Hispania’ goiburu hartuta.

Manifestazioa Ordizian, gaur arratsaldean./Aimar Maiz

Manifestazioa Ordizian, gaur arratsaldean./Aimar Maiz

Euskal Herriak estatu izateko prestatzen hasi beharra daukala nabarmendu dute goizean, bi hitzalditan. Euskal errepublika “gaurdanik” eraikitzen hasteko beharraz ohartarazi dute. Aurrena, ikuspuntu sozioekonomikoaz jardun dira Gorka  Julio eta Naroa Elortza, Lazkaoko kultur etxean. Errepublika sortzeko arlo “eraikitzailea” izan da hori. Ondoren, Altsasuko gazte auzipetuen eta kartzelatuen gurasoek errepresioaren berri eman dute, plazan, 20 bat lagunen aurrean.

Altsasuko gazteen gurasoen testigantzak entzuten, Lazkaon./Urtzi Iruin

Altsasuko gazteen gurasoen testigantzak entzuten, Lazkaon./Urtzi Iruin

Jende gehien arratsaldeko manifestazioan bildu da. Ordiziako Plaza Nagustik abiatu da martxa, txilibitu  batzuen hotsa ateraz. Kaleak zeharkatu, eta skate parkean bukatu dute, Guardia Zibilaren koartelaren azpialdean, hain zuzen. Kataluniarekin elkartasuna irudikatu dute hala, baita Espainian 1978an hasi zen aro politiko-instituzionalaren bukaeraren beharra, eta norbere bidearen hasiera ere.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend