Kantaka koruak entsegu didaktikoa kalean egingo du asteartean
Abesbatzaren funtzionamendua, ahotsen bakarkako lanketa eta ondorengo uztarketa erakusteko, Lazkaoko Kantakak entsegua kalean egingo du, hilaren 17an, asteartea. 18:30ean ariko dira, Manueleneko plazatxoan.«Abestiak lau ahotsera prestatzeko prozesuare...
«Abestiak lau ahotsera prestatzeko prozesuaren konplexutasuna erakutsi nahi dugu», aurreratu dute. Sopranoak, kontraltuak, tenorrak eta baxuak nola aritzen diren ikusiko eta entzungo da. Denak batera ariko dira bukaeran.
Urtean behin plazara irten ohi dira Kantakako abeslariak, beren prestaketa gerturatzeko.