Datozen egunetan kanpora joateko asmorik ez dutenek, Goierriko ondarea ezagutzeko hainbat ekitaldi izango dituzte aukeran. Ondarearen Europako Jardunaldien inguruan antolatu dituzten ekintzen artean, Ordizian eta Urretxun izango dira irteerak gaur, eta...
Zerain
Datozen egunetan kanpora joateko asmorik ez dutenek, Goierriko ondarea ezagutzeko hainbat ekitaldi izango dituzte aukeran. Ondarearen Europako Jardunaldien inguruan antolatu dituzten ekintzen artean, Ordizian eta Urretxun izango dira irteerak gaur, eta asteburuan, Ordizian, Beasainen eta Zerainen.
Ordizian, Oiangu parkeko zuhaitz eta zuhaixkak ezagutzeko saioa egingo dute 11:00etan hasita. Urretxun berriz, Errege bidea eta Ipiñarrieta jauregia ezagutzeko irteera gidatua antolatu dute. 11:30ean abiatuko dira, Santa Barbara aterpetxetik.
Gaurko ekitaldien ildo beretik, astebururako ere beste hiru plan antolatu dituzte. Ordizian hiribilduaren 750. urtemugako argazkien erakusketa jarriko dute D’elikatuz zentroan. Larunbatean aurkezpen gidatuak egingo dituzte, euskaraz (11:00) eta gaztelaniaz (12:00).
Beasainen berriz, Arriaranen grabatutako
On egiñaren hobaria dokumentala aurkeztuko dute larunbatean, 18:00etan, Intxaurpe elkartean.
Eta azkenik, igandean, Zeraingo Burdinaren mendia eta mehatzeen historia ezagutzeko txangoa egingo dute. 11:00etan abiatuko dira, Aizpittatik.