Hiribarrengo komun publikoa ireki dute, Lazkao-Beasain artean
Lazkaoko Hiribarren kalean, Beasainerako bidegorrian, herenegun arratsaldean ireki zuten komun publiko berria. Herritarren eskakizunari erantzunez —jende asko ibiltzen da oinez edo bizikletan—, herriko hirugarren komun publikoa jarri du ud...
Mundu-Bi tailerra zegoen orubean kokatu dute komuna, aurrez egindako modulua. Zorua egokitzen, instalazioak jartzen eta kabina erosten guztira 59.000 euro erabili dira.
Pixoihalak aldatzeko ohola
Komun berriak haurtxoei pixoihalak aldatzeko mahai berezia du. Zerbitzu hori beste komun publikoetan ere jarriko da.