Jakiak sortu eta inguruak zaindu
Baserritarren eguna ospatu dute seigarren urtez Idiazabalen. Herriko baserrietan ekoizten dena kalera jaitsi eta erakustea du helburu festa giroko tokapeta honek.Baserrian egiten den lana kalera jaitsi eta erakusteko helburuarekin sortu zen Idiazabalen...
Baserritarren eguna ospatu dute seigarren urtez Idiazabalen. Herriko baserrietan ekoizten dena kalera jaitsi eta erakustea du helburu festa giroko tokapeta honek.
Baserrian egiten den lana kalera jaitsi eta erakusteko helburuarekin sortu zen Idiazabalen Baserritarren eguna. Atzokoarekin, seigarren edizioa bete du. Eguraldi ederrarekin eta festa giro eta parte hartze handiarekin ospatu zen.Ganadua, herriko ekoizleen produktuak, herria zeharkatu zuen artaldea Olazagibel baserriko Amaia eta Agurtzane ahizpek gidatuta, lan tresnak, trikitilariak eta txistulariak, herri kirolak eta txekor haragia izan ziren osagai nagusiak baserritarrekin batera.
Herrian badago indarra
Jabier Jauregi Idiazabalgo lehen sektoreko dinamizatzaileak azaldu zuenez, festa giroko ekitaldi horiek guztiek baserritarrek egiten duten lana balioan jartzea dute helburua: «Jakiak sortu eta inguruak zaintzen dituzte; Idiazabalen, esaterako, herriko ia terreno guztia kudeatzen dute: 450 bat belardi hektarea, eta beste 200 bat mendi hektarea. Eta herritarrentzako ia kosturik gabe».
Atzo baserritarrek kalera jaitsitako 10 ardi lotek, ahuntz lo-teak, esnetarako lau behiek eta haragitarako beste hamarrek eta zortzi behorrek «herrian sekto-reak indarra baduela erakusten dute», Jauregik esan zuenez. Idiazabalen ekoitzitako frutak, barazki ekologikoak eta ardi eta behi gaztak ere indar horren adierazle ziren.
Herri kirolak eta bazkaria
Herri kirolentzako tartea ere izan zuten idiazabaldarrek atzokoan, Juanjo Sagastibeltzak aurkeztuta, lau aizkolari eta harrijasotzaile bat ibili ziren lanean. Dorraoko (Nafarroa) Iban Rosanok eta Julen Elgorriaga zumarragarrak osatutako bikoteak Zizurkilgo Unai Otaegi eta Idiazabal bertako Aitor Urteaga izan zituen aurkari aizkoran. Harriak jasotzen Xabier Aranburu Guzta aritu zen, 175 kiloko errektangularrarekin, 113 kiloko kubikoarekin eta 100 kiloko bolarekin.
Herri bazkariak eman zion amaiera baserritarren eguneko egitarauari. Ehun-bat lagun elkartu ziren udaletxe zaharreko arkupeetan jarritako mahai handiaren inguruan, Idiazabalen bertan hazitako txekor haragia plater nagusitzat zutela. Bazkalondoan ez zen musika doinurik falta, giroa alaitze aldera.