Muskildiko herritarren ikuskaria bihar
Muskildiko (Zuberoa) herritarrek orain bi urte sortutako Hur xenda herri-ikuskizunarekin gozatzeko aukera izango da bihar, larunbata, Idiazabalgo Zelaa kiroldegian, 21:00etan. Herritarren arteko harremanak sendotu eta herri kohesioa nahiz kultur sorkun...
Muskildiko (Zuberoa) herritarrek orain bi urte sortutako
Hur xenda herri-ikuskizunarekin gozatzeko aukera izango da bihar, larunbata, Idiazabalgo Zelaa kiroldegian, 21:00etan. Herritarren arteko harremanak sendotu eta herri kohesioa nahiz kultur sorkuntza bultzatzeko sortu zuten dantza eta kantua uztartzen dituen ikuskaria 7 eta 77 urte arteko 90 bat muskildiarrek hartzen dute parte. Emanaldirako sarrerak salgai daude Izpar dendan, eta lehiatilan bertan ere erosi ahalko dira, bost euroan.