Ataunen odola emateko aukera izango da bihar
ATAUN // Ataungo Odol Emaile ordezkaritzak odola ateratzeko eguna izendatu du, biharkoa. 19:00etatik 21:00etara bitartean eman ahalko da, Joxemiel Barandiaran Herri Eskolan. Odol eskasia dagoela eta, ematera joateko eskatu dute elkarteko kideek, bizitz...
ATAUN // Ataungo Odol Emaile ordezkaritzak odola ateratzeko eguna izendatu du, biharkoa. 19:00etatik 21:00etara bitartean eman ahalko da, Joxemiel Barandiaran Herri Eskolan. Odol eskasia dagoela eta, ematera joateko eskatu dute elkarteko kideek, bizitzak salbatzeko baita. Ematen hasi nahi duten herritarrei ere gonbita egin diete. Baraurik ez joateko aholkatu dute.