Euskara ikastaroan izena emateko azken egunak dira
EZKIO // Ezkioko Udalak eta Yartu kultur elkarteak euskara ikastaroa antolatu dute. AEK-k emango ditu eskolak Ezkion bertan. Guztira 165 orduko ikastaroa izango da, eta astelehenetan, astearteetan eta asteazkenetan izango dira eskolak, 10:00etatik 12:...
EZKIO // Ezkioko Udalak eta Yartu kultur elkarteak euskara ikastaroa antolatu dute. AEK-k emango ditu eskolak Ezkion bertan. Guztira 165 orduko ikastaroa izango da, eta astelehenetan, astearteetan eta asteazkenetan izango dira eskolak, 10:00etatik 12:00etara, ekainaren 6ra bitartean. Izena udaletxean eman behar da lehenbailehen (943 72 13 03).