'Gurasoei gutuna' lehiaketa jarri du martxan Ttiklik-ek
Ttiklik Elkarguneak V. Gurasoei Gutuna idazlan laburren lehiaketa antolatu du, hiru mailatan banatuta: 0-7 urtekoek marrazki bidez adierazi ahal izango dituzte beraien sentimenduak; gazteen atalean, 6-11 urte eta 12-18 urte adin tarteak banatu dituzte;...
Lanak azaroaren 20ra bitartean aurkeztu ahal izango dira, Beasaingo Zelaeta Berri plazako 3. zenbakira, edo info@ttiklik. com posta elektronikora idatziak bidalita.
Azaroaren 25ean egingo da sari banaketa. Oinarriak www. ttiklik.com webgunean daude.