Ordizian txartelak bezeroen leialtasuna sarituko du deskontuekin
Ordizian elkarteko zenbait dendatan ordainketak egiteko txartela erabiltzen den bakoitzean %5erainoko deskontuak aplikatuko dituzte hurrengo erosketetanOrdizian merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza elkarteak, Nafarroako Rural Kutxarekin eta Ordiziako...
Ordizian elkarteko zenbait dendatan ordainketak egiteko txartela erabiltzen den bakoitzean %5erainoko deskontuak aplikatuko dituzte hurrengo erosketetan
Ordizian merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza elkarteak, Nafarroako Rural Kutxarekin eta Ordiziako Udalarekin elkarlanean, bezeroek beraien dendetan erosiz jartzen duten konfiantza saritu nahi dute fidelizazio sistema berri bat martxan jarriz.Sistema berri horren bitartez, Ordizian elkarteko denda batzuetan erosketa Ordizian txartelarekin ordaintzen den bakoitzean, hurrengo erosketarako %2, %3 eta %5eko deskontuak aplikatuko zaizkie bezeroei.
Denda bakoitzean egingo den deskontua, saltokiko atean bertan jarrita egongo den gometxa batean zehaztuko da.
Ondorengoak dira dekontuak eskainiko dituzten Ordiziako saltokiak: Carrión, Kilo, FotoOrdizia, Goierriko Baratza, Jos-Bel, Zabale, Hidalgo, Oreka, Arantxa mertzeria, E.R. Matxain, GofiBerri, Gorosti, Irurena, Lena, Maite, Marta, MiCasa, Mirentxu, Mujika liburudenda, Multiopticas, Narai, Ness, Oskarbi, Palomo, Piccola, Suquia, Ttipi Ttapa, Vicuña Confección eta Vicuña Sport.
Ordizian txartelak, dena den, ohiko zozketa eta promozioak eskaintzen jarraituko du.