Txilen negozio bideak zabaltze lanean ari da Goierri Valley
Txile jardunaldiak Goierri eta Txileko enpresen artean harremanak estutzeko balioko du. Txiletik etorritako kideek Goierriko enpresak bisitatuko dituzteTxileko eta Goierriko enpresen topagune bihurtu da Goierri, Goierri Valley enpresa sareak, Gertuko e...
Txile jardunaldiak Goierri eta Txileko enpresen artean harremanak estutzeko balioko du. Txiletik etorritako kideek Goierriko enpresak bisitatuko dituzte
Txileko eta Goierriko enpresen topagune bihurtu da Goierri, Goierri Valley enpresa sareak, Gertuko enpresaren laguntzarekin, Txile jardunaldia antolatu baitu. Txilek, herrialde bezala, enpresa industrialei eskaintzen dizkien negozio aukeren inguruko jardunaldia izan da eta interesatua egon zitekeen enpresa orori bideratuta dago.Goierri Valley osatzen duten enpresek eskaintzen dutena komunean jartzeko eta negozio bide berriak eraikitzeko antolatu dute topaketa. «Txileko eta Goierriko enpresen arteko elkarlana sustatzea eta negozio aukerak identifikatzea izango da jardunaldiaren helburua», Xabier Perez Goierri Valleyko proiektu zuzendariaren esanetan.
Erronkak, produkzio bide
Goierriko enpresek nazioartekotze prozesuan beraientzat arrotza izan daitekeen herrialde baten inguruko informazioa jaso, eta nolabait, horien ideiak sendotzea da Txile jardunaldiarekin lortu nahi dutena.
Corfo, Zofri (Zona Franca de Iquique), Fundacion Chile eta Gertuko dira, Txiletik etorritako enpresak. Etorkizunari begira, Txilek dituen beharrak identifikatuta dituzte eta «Goierriko enpresentzat aukera bat izan» daitekeela uste du Perezek.
Txile «enpresa industrialei aukera handiak eskaintzen dizkien herrialde hegoamerikarra da, minak, energia mundua eta eraikuntza dira hiru sektore garrantzitsuenetarikoak bertan», nabarmendu du Goierri Valleyko kideak. Txileren gaur egungo egoera, Gobernuak enpresa kanpotarrekiko duen jarrera eta eskaintzen dituzten laguntza eta abantailetan sakonduko dute egunotan.
Egitaraua
Txiletik etorritako enpresen ordezkarientzat hainbat bisita antolatu dituzte egunotan. Goierri Fundazioa eta Lortek bisitatu zituzten astelehenean. Atzo berriz, jardunaldi irekia egin zuten Goiekin Goierri Valleyko enpresentzat, eta dat2ozen egunetan Goierrin dauden hainbat enpresa bisitatzen jarraituko dute; Ampo, Transbiaga, Arri mekanizatuak, Garabi eta GH izango dira horietako batzuk.