Eskaintza zabala eta ugaria dakar Legorretako aurtengo kultura asteak. Igandean, urriaren 22an hasiko da egitaraua, eta astebeteko iraupena izango du. Hitzaldiak, gizarte gaiak, bertso saioa, ipuin kontaketak, dantza saioak eta mus txapelketa izango di...
Eskaintza zabala eta ugaria dakar Legorretako aurtengo kultura asteak. Igandean, urriaren 22an hasiko da egitaraua, eta astebeteko iraupena izango du. Hitzaldiak, gizarte gaiak, bertso saioa, ipuin kontaketak, dantza saioak eta mus txapelketa izango dira, besteak beste.
Bertso saioarekin ekingo diote aurtengo Legorretako Kultura Asteari. Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio gonbidatu dituzte horretarako. Igandean, Jainkoeneko terrazan egingo dute saioa, Olaso tabernan, 13:00etan. Bertaratzen direnen artean salda banatuko dute eta mondeju eta haragi egosi pintxoak euro baten truke jarriko dituzte salgai.
Badu gainera, zentzu berezia han egiteak. Izan ere, Olaso taberna,
Jainkoa ezizenarekin ezagutzen zen , Jesus Eskisabel Jauregiren bertsolariaren taberna izan zen eta jaiegun arratsaldetan, bertso saio ugari antolatu zituen bertan. Ohitura hari jarraituz, orain dela bi urte berreskuratu zuten usadioa, Legorretak 400. urteurrena bete zuenean, hain zuzen.
Belaunaldien harremana
Legorretako Kultura Asteak izango dituen ekintzen artean, belaunaldien arteko harremanak landuko dituen ekintzarik ere egongo da. Hurrengo astean, ostegunean, urriaren 26ean, telefono mugikorraren erabilerari buruzko tailerra antolatu dute. Whatsapparen oinarrizko erabilera eta Legorreta App aplika-zioaren erabilera erakutsiko diete, animatzen diren adineko pertsonei.
Bestalde, Aldaieta elkarteko kideek, gazteentzako oinarrizko sukaldaritza tailerra antolatu dute, Bilkoin elkartean.
Kultura asteko egitaraua
Igandea, 22
· 13:00. Bertso saioa, Olason.
Asteazkena, 25
· 17:00. ‘Hor konpon marianton’ ipuin kontaketa Herri Antzokian.
· 19:00. Buruhandiak.
· 19:30. ‘Emakume argitsuak’ hitzaldia, Herri Antzokian.
Osteguna, 26
· 17:00. Telefono mugikorraren erabilerari buruzko tailerra, Bilkoin elkartean.
· 19:00. Buruhandiak.
· 21:00. ‘Temple Grandin’ filmaren emanaldia, Herri Antzokian.
Ostirala, 27
· 17:00. Legorparty ordenagailu topaketa, kultur etxean.
· 17:30. Gazteentzako sukaldaritza tailerra, Bilkoin elkartean.
· 19:00. Buruhandiak.
· 19:30. Kantu jira.
· 19:00. 23. mus txapelketa.
Larunbata, 28
· 11:00. Sagar festa Aldaieta elkartearen eskutik.
· 16:00-18:00. Garagardoa etxean egiten ikasteko tailerra, Bilkoin elklartean, upulu taldearen eskutik.
· 17:00- 18:30. 5 eta 12 urte arteko haurrentzako hosto tailerra, Kutxa ekoguneak antolatuta, pilotalekuan.
Igandea, 29
· 10:00-18:00. Ibilgailu klasikoen 5. topaketa, Kale Nagusian.
· 20:00. Legorparty ordenagailu topaketaren amaiera