Goierriko hiru bertsolari ariko dira Udazkeneko bertso saioan
Udazken kulturalaren barruan, Arrano kultur elkarteak antolatutako Udazkeneko bertso saioa izango da bihar, 22:30ean hasita, Usurbe Antzokian. Belaunaldi desberdinetako seikotea ariko da oholtza gainean bertsotan, tartean dira hiru goierritar: Iñaki A...
Udazken kulturalaren barruan, Arrano kultur elkarteak antolatutako Udazkeneko bertso saioa izango da bihar, 22:30ean hasita, Usurbe Antzokian. Belaunaldi desberdinetako seikotea ariko da oholtza gainean bertsotan, tartean dira hiru goierritar: Iñaki Apalategi eta German Urteaga beasaindarrak eta Iker Zubeldia zegamarra. Ondoan izango dituzte Sebastian Lizaso azpeitiarra, Alaia Martin oiartzuarra eta Igor Elortza durangarra. Gaiak jartzeaz, beste beasaindar bat arduratuko da: Mikel Urteaga.
Sarrerak salgai daude dagoeneko, 6 euroan, Kutxabank-en edo Usurbe Antzokiko leihatilan bertan.