Ordizia Txapeldun gazta lehiaketaren 30. ekitaldia egin zen atzo, Ordiziako Plaza Nagusian. Aurten Zeanuriko (Bizkaia) Jon Etxeberriaren Ipiñaburu gazta izan da txapeldunen artean txapelduna. Bi gazta aurkeztu dituzte, bata ketua eta zuria bestea. Zea...
Ordizia Txapeldun gazta lehiaketaren 30. ekitaldia egin zen atzo, Ordiziako Plaza Nagusian. Aurten Zeanuriko (Bizkaia) Jon Etxeberriaren Ipiñaburu gazta izan da txapeldunen artean txapelduna. Bi gazta aurkeztu dituzte, bata ketua eta zuria bestea. Zeanurikoen gazta zuriak 7,99 puntu jaso zituen, hortaz lehenengo saria bai, baina ez zuen Urrezko Gazta aipamena jaso, ez baitzituen 8,5 puntu baino gehiago lortu. Bigarrenak Elgoibarko Mausitxakoak izan ziren eta hirugarrena, berriz, Ricardo Remiro gelditu zen. Ordizia Txapeldun lehiaketan, azken 10 urteetako Euskal Jaietako gazta irabazleek parte hartzen dute eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak antolatzen du.