Arriaranen argazki ikastaroa, bazkaria eta sari banaketa

GIZARTEA // Biharko egun osoko egitaraua prestatu dute Arriarango Intxaurpe elkartean, argazkilaritza aitzakitzat hartuta. Batetik, 12:00etan, argazki ikastaroa eskainiko du Ekaitz Filarmendik. Ondoren, 14:00etan, herri bazkaria egingo dute. Arratsaldean, azkenik, 18:00etan, udan telefono mugikorretik ateratako III. Argazki lehiaketako sari banaketa egingo dute. Antolatzaileek aurreratu dutenez, saria jasotzeko beharrezkoa da bertan izatea.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend