Aurtzaka dantza taldeak saioa eskainiko du bihar
KULTURA // Udazken kulturalaren barruan, bihar, 19:00etan, Gernikako pasealekuko pilotalekuan, dantza ikuskizuna eskainiko du Aurtzaka dantza taldeak. Dantzari helduenak ariko dira, ia 60 dantzari. Goierriko ikuskizuneko dantza batzuk, Arabako bi da...
KULTURA // Udazken kulturalaren barruan, bihar, 19:00etan, Gernikako pasealekuko pilotalekuan, dantza ikuskizuna eskainiko du Aurtzaka dantza taldeak. Dantzari helduenak ariko dira, ia 60 dantzari. Goierriko ikuskizuneko dantza batzuk, Arabako bi dantza, esku dantzak… eskainiko dituzte. Ezustekoak ere egongo direla aurreratu dute Aurtzakatik. Azkenik, udan Bulgarian egon ondoren, bertako Horo dantza ere prestatu dute beasaindarrei erakusteko.