Bihar, 17:00etan, Igartzako Monumentu Multzoa modu berezian bisitatzeko aukera izango da, bisita gidatu antzeztuarekin. Dolarea paretik hasita, zubitik barrena, Igartza Monumentu Multzoa osatzen duten eraikinen eta bertako biztanleen bizimoduaren istor...
Bihar, 17:00etan, Igartzako Monumentu Multzoa modu berezian bisitatzeko aukera izango da, bisita gidatu antzeztuarekin. Dolarea paretik hasita, zubitik barrena, Igartza Monumentu Multzoa osatzen duten eraikinen eta bertako biztanleen bizimoduaren istorioak kontatuko dituzte herriko adin desberdinetako aktoreek.
Olagizonak, jauntxoak, abadesak, nobiziak, nekazariak, merkatrariak, apaizak, zubiko zaintzailea, merkatariak, errotariak… bihurtuko dira Karmelo Ezeiza, Izaro Argaiz, Elena Zubiria, Anita Alonso, Agustin Jauregi, David Nieto, Diego Gomez, Nikole Moneo, Nora Acosta, Aiala Acosta, Aitziber Makazaga, Trini Barandiaran, Jose Angel Garrido, Irati Merino, Uxue Rios, Haizea Begue, Sara Lamas, Ma-ddi Acosta eta Luis Mari Jauregi. Antzerki taldekoek bidea libre uzteko eskatu diete auzotarrei eta ikusleei, ikuskizuna baldintza onetan eskaini ahal izateko.
Erreserba
Bisita gidatuan parte hartu nahi dutenek, aurrez izena ematea komeni da, telefonoz edo posta elektronikoz: 943 08 77 98 – 605 77 18 81 /
informazioa@ igartza.net.