Liburu lanketa saioa, asteartean Zumarragan
ZUMARRAGA // Asteartean liburu lanketa saioa egongo da Zumarragako kultur etxean. Aritz Gorrotxategiren Koldar hutsa zara liburuari buruz hitz egingo dute. Saioa 19:00etan hasiko da eta Gorka Azkaratek gidatuko du. Gaztelerazko taldeak ere datorren ast...
ZUMARRAGA // Asteartean liburu lanketa saioa egongo da Zumarragako kultur etxean. Aritz Gorrotxategiren Koldar hutsa zara liburuari buruz hitz egingo dute. Saioa 19:00etan hasiko da eta Gorka Azkaratek gidatuko du. Gaztelerazko taldeak ere datorren astean elkartuko dira. Astelehenean, 18:30ean Zelai Ariztin, Un año en los bosques liburuari buruz hitz egingo dute. Ostegunean, 18:30ean Urretxuko liburutegian, Ancho mar de los Sargazos liburuari buruz.