Gipuzkoako nekazaritza ekologikoaren elkarteak Itsason egingo du topaketa. Bisitak eta ekitaldi ugari antolatu dituzte
Biolur Gipuzkoako Nekazaritza ekologikoa sustatzeko elkarteak Itsaso aukeratu du aurten bere Ate Irekien jardunaldia egiteko. Datorren asteburuan izango da eta itsasoarrek bertako baserrietako ekoizpena ezagutzera emateko aukera izango dute.
Larunbatean, urriak 28, 15:30ean Itsason elkartu eta Mandubi-Zahar, Goiti, Urkulegi eta Hariztizabal baserriak bisitatuko dituzte. 16:00etatik 19:00etara herriko gaztetxoek pasta eta ogi tailerra egiteko aukera izango dute Hariztizabalen. 20:00etan Itsasoko ostatuko jangelan Goiekoharagia dokumentala emango dute eta bertako produktuekin egindako pintxo potea dastatu ahal izango da.
Biharamunean, urriaren 29an, baserrietara bisitak (11:00-12:30), produktu dastaketa baserritarren azalpenekin (12:00-14:00), jolasak (13:00-14:30), paella ekologiko herrikoia (14:30) eta musika zein jai giroa (17:00-18:30) izango dira plazan.