Hitzaldia eta bertso afaria gaur Lazkaoko Gazte Astean

LAZKAO // Lazkaon atzo hasi ziren Gazte Festak, Jakoba Errekondoren hitzaldiarekin. Astebeteko iraupena izango du egitarauak, larunbatera arte. Gaur, 18:30ean, Jaione Arnaezek Txiosen errefuxiatuei laguntzen egin duen lana azalduko du, Gerriko elkartean. Gauean, 21:00etan, German Urteaga, Ane Beloki, Aratz Igartzabal eta Mikel Tapiarekin bertso afaria izango da.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend