Gaztainak danbolinean erretzen
Udazken eta negu garaiko produkturik preziatuenetakoa dira gaztainak. Euskal Herrian eta beste hainbat lekutan, tradizio handia dago gaztainen inguruan. Egosita, krema moduan, denetarariko errezetak daude, baina gure artean ezagunena, gaztaina erreena da. Gotzon Aranburuk Ezkion grabatutako bideo honetan, gaztainak danbolinean erretzeko prozesu osoa ikus daiteke. Gaurko giroarekin, inbidia ere ematen du!