Beasaingo mendi asteak bidaiarien eta taldeen emanaldiak jasoko ditu
Beasaingo X. Mendi Astea egiten ari dira atzodanik. Ihintza Elsenaar eskalatzaileak Peruko Puscanturpa mendian zabaldutako bide berriari buruz hitz egin zuen atzo, aurreneko saioan. Arrastaka eta Aizkorri mendizale elkarteek elkarlanean antolatutako e...
Atzoko saioaren ondotik, gaur Juanjo San Sebastian mendizale beteranoaren txanda izango da. Bilbotarrak Bidaia ikus-entzunezkoa aurketuko du, 19:30ean, Igartza jauregian. Bihar, berriz, ordu eta toki berean, Jorge Garcia-Dihinx etorriko da, Nibologia eta elurjauziak, neguan mendian kontuan hartu beharre-koak saioa eskaintzera.
Urteko irteeren errepasoa
Ostegunean eta ostiralean, bertako mendizaleek urtean zehar egindako ibilaldien errepasoa egingo dute. Ostegunean, Arrastaka eta Aizkorri mendi taldeek ikusentzunezko bana eskainiko dute Igartzan, 19:30ean. Ostiralean, berriz, Goierriko mendizale beteranoek Piriniotako zeharkaldiaren berri emango dute, ordu berean, baina udaletxean.