Ormaiztegiko Kirol Elkarteak, Udalak eta Zumalakarregi Mu-seoak antolatuta, Mendi Astea egingo dute hilaren 14tik 19ra. Asteartetik ostiralera, ikus-entzunezkoak eta aurkezpenak izango dira, eta igandean, mendi irteera egingo dute.Xanti Ugarteren Urzul...
Joseba Iztueta gabiriarrak (eskuinetik lehena), Khan Tengrira egindako espedizioa azalduko du.
Ormaiztegiko Kirol Elkarteak, Udalak eta Zumalakarregi Mu-seoak antolatuta, Mendi Astea egingo dute hilaren 14tik 19ra. Asteartetik ostiralera, ikus-entzunezkoak eta aurkezpenak izango dira, eta igandean, mendi irteera egingo dute.
Xanti Ugarteren
Urzulo ikus-entzunezkoarekin hasiko da mendi astea. Aloña Mendi Espeleologia Taldeak egindako aurkikuntzen berri ematen du bideoak. Saioa asteartean izango da, 19:00etan, Zumalakarregi Museoan. Asteazkenean, berriz, Hilo Morenok Groenlandian haize-lera batekin egindako espedizioa azalduko du, ordu eta toki berean.
Ostegunean, legazpiar jatorria duen Ekaitz Maiz mendizale nafarraren
Shipton Spire Karakorumgo sugarra lana ikusi ahal izango da. Ikus-entzunezkoen saila ixteko, Joseba Iztueta gabiriarrak
Mendizaletasuna hizkuntza lana aurkeztuko du. Iazko udan bi mendizale goierritarrek Khan Tengri mendira egindako espedizioa kontatzen du.
Mendi irteera igandean
Mendi Asteari bukaera, irteera batekin emango diote. Igande goizeko 09:00etan abiatuta, Arandia, Urbizu, Zelandieta, Española eta Lierniara joango dira. Izena liburutegian edo
kultura. ormaiztegi@gmail.com helbidean eman behar da.