Albisu herrian nagusi, Arteagaren joko bikaina lagun
Profesionalen pilota jaialdia izan da, bart, Ataungo Auzoeta kiroldegian, San Martin jaietan. Estelarrean, Jon Ander Albisu izan da izarra; herrian jokatuta, hari begira izan ditu Ataungo Kirol Elkartearen pilota eskolako 40 bat neska-mutiko, eta harmailak bete dituten herrritarrak. Albisu-Arteaga II.a bikoak, urdinez, 15 eta 22 irabazi dio Artola-Larunberi. Laukoteko onena Asier Arteaga lasartearra izan da, 11 tanto eginda (4 galdu). Albisu hotz hasi da, akats batzuk eginez (4 galdu ditu denera), baina segurura jo du partidan zehar.
Gorriak aurreratu ziren, 5-2. Seinakoaren ondotik, urdinek hartu zuten aurrea (7-12). 13-15era gerturatu ziren arren, Arteaga-Albisuk bereganatu zuten partida. 330 pilotaka eta 48:11 minutuko iraupena izan zuen.
Aurretik, Arretxe II.a-Etxegoinek 16, Bakaikoa-Eratsunek 22 egin zuten. Lehenbiziko bikotea 8-1 aurreratu zen arren, 13nako berdinketaraino iritsi ahal izan zuten urrutiena. 496 pilotakada eta 48:23 minutuko iraupena izan zuen.
Hormetako hezetasun handia kausa, partida erdian pilotak aldatu behar izan zituzten, “zekendu” egin zirelako. ETB1ek zuzenean eman zuen jaialdia.
Ataungo pilota eskolako haurrek korridorea egin zieten estelarreko pilotariei, partida hasi aurretik.