Araman gaztaina erreak janez hasi dituzte San Martin jaiak
Bart hasi dira Araman San Martin jaiak. Ohitura duten bezala, gaztainak erretzea eta jatea egin dute aurreneko gauza, behin txupina botatakoan. Iaz estreinatutako danbolin tzarrak sugar bizitan jarri, eta aramarrak arduratu dira gaztainak egoki erretzeaz, dagokion kadentziaz bueltak emanez. 300 kilo gertu erre zituzten.
Argazkiak: Ariane Vierbücher