Galiziako 7.500 biztanleko herri batek Segurako hondakin bilketa eredua ikusi du
Vimianzo herriko (Galizia) alkate Manuel Antelo eta zinegotzi Jose Antonio Vidal Seguran izan dira gaur goizean, herriko hondakin bilketa eredua ezagutzeko. Udal galiziarrak, bere kabuz, sistema hobetzeko zereginari heldu dio, eta hainbat eredu ikusten ari dira, “ondoren gure herriari ondoen dagokiona ezartzeko”. Beira, plastikoa eta kartoia biltzen dituzte bereiz orain; organikoaren eta errefusaren ataletan sartu nahi dute. Arazorik handiena herritarren “pentsaeran” ikusten du Antelo alkateak; etxeen sakabanaketa ere oztopo erantsi dute, hondakin bilketarako.
Segurako Eñaut Telleria alkateak azaldu die bertako sistema.