Azken txanpan sartu dira San Martin jaiak Araman
Ostiraletik hasita ari dira Araman San Martin jaiak ospatzen. Gaur dute amaiera, eta goizean goizetik ekitaldi ugari egin dituzte aramarrek.
11:00tan meza nagusia egin dute. Honen ostean, buruhandiak egon dira gaztetxoenentzat. 12:30ak aldera, txakolin dastaketa egin dute; jende ugari gerturatu da, eta guztira lau txakolin ezberdin dastatzeko aukera izan da.
Festei amaiera emateko, Gorritiren bigantxak izango dira eta Patata-Tortila lehiaketa egingo dute.