Aldi baterako bost lanpostu betetzeko eskaintza Ordizian

Ordiziako Udalak behin-behineko bost lanpostu betetzeko deialdia egin du. Informatikari bat, Ordizia 750 urteurrenerako eta Ordizia Hiri Hezitzailea programarako dinamizatzaile bana eta mantenimendu lanetan aritzeko bi langile. Ordizian erroldatua egotea baloratuko da.

Abenduaren 1ean lanean hasi eta sei hilabeterako kontratuak egingo dira. Lanaldi osokoak izango dira, Hiri Hezitzailea lanposturako izan ezik. Azken hori, %60koa izango da. Euskarako C1, EGA edo baliokidea izan behar dute eskaera egiten dutenek eta B1 edo oinarrizkoa mantenimendukoek. Eskaerak Beasaingo Lanbiden egin beharko dira azaroaren 22a baino lehen.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend