Argazki lehiaketaren irabazleak

GOIERRIKO HITZA-ren eta Fotoetxeren Udako Argazki Lehiaketak baditu irabazleak. Aurten 28 lagunek parte hartu dute eta guztira bederatzi sari banatu dira

GOIERRIKO HITZA-k eta Fotoetxe argazki dendak antolatutako Udako Argazki Lehiaketak baditu saridunak. Aurten 28 lagunek parte hartu dute lehiaketan, eta guztira bederatzi sari banatu dira. Astelehenean egin zuten sari emate ekitaldia Beasainen.

Fotoetxek emandako sari nagusia Errikarte Agirre legazpiarrak irabazi du, Cuellarren goizeko argi politez, zezenak entzierrorako bideratzen izeneko argazkiarekin; irudirik originalenaren saria, berriz, Egoitz Barandiaran idiazabaldarrak jaso du, Beroak eragindako beharra argazkiari esker.

GOIERRIKO HITZA-ren sari nagusia ere, Errikarte Agirrek irabazi du, Egunsentia Legazpiko txoko eder batetik argazkiarekin. Harpidedunen artean banatutako bigarren saria Jon Esnaola idiazabaldarrak jaso du, Burruntzi bat Ganuza (Nafarroa) herri inguruan ezpeletan geldituta argazkiari esker.

Irakurleen sariak

Lau sari nagusiez gain, irakur-leen botoei esker, beste bost sari ere banatuko dituzte partehartzaileen artean. Maitane Zabala, Ana Esnaola, Maite Gutierrez, Maria Epelde eta Amaia Berasategi dira sari horien irabazleak.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend