Ormaiztegin grabatutako 'Herri txiki, infernu handi' saioa, igandean
ETBko Herri txiki, infernu handi telebista saiokoak Ormaiztegin izan dira. Urrian grabatu zituzten kaleko irudiak, eta ondoren, Zubipe kiroldegian egin zuten zuzeneko emanaldia. Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga hainbat herritarrekin izango dira, eta besteak beste, Ormaiztegiko zubia, odolkiak eta Elegante Eguna izango dituzte hizpide. Saioa igande gaueko 22:00etatik aurrera emango dute, ETB1en.