Lemniskataren Azaroa Zientziaroa zikloko bigarren hitzaldia izango da bihar Igartzako jauregian, 19:00etan, Amaia Zurutuzaren eskutik, Grafenoa, munduko materialik finena. Zurutuzak Polimero Kimikan doktore- tza lortu zuen 2002an Erresuma Batuan, aplik...
Lemniskataren Azaroa Zientziaroa zikloko bigarren hitzaldia izango da bihar Igartzako jauregian, 19:00etan, Amaia Zurutuzaren eskutik,
Grafenoa, munduko materialik finena. Zurutuzak Polimero Kimikan doktore- tza lortu zuen 2002an Erresuma Batuan, aplikazio biomedikoetarako polimero berrien ikerketa lan batekin. 2004an bat egin zuen Controlled Therapeutics Scotland enpresarekin polimeroetako zientzialari senior modura, eta farmakoen kudeaketako sistema kontrolatu berrien I+Gn lan egin egin zuen. Bertan egindako lanak farmakoen kudeaketa kontrolerako polimero biodegradagarri eta ezegonkorren hiru patente lortu zituen. 2010eko apirilean Graphenean sartu zen zientzia zuzendari modura.
Lemniskatak hitzaldiaz aurreratu duenez, «azkenaldian askotxo hitz egin da grafenoaz. Material miresgarria dela esaten dute, malgua, sendoa, gardena eta eroale bikaina delako, besteak beste. Pantaila malgu eta tolesgarriak lortu ote daitezke? Eta segundo gutxietan errekargatu daitez-keen iraupen luzeko bateriak?».